XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Postuen banaketa Hont sistemari jarraituz egingo da, Hezkuntza Publikoan Bilboko Udalerriko hauteskunde mahaietako emaitzen arabera eta Irakaskuntza Kontzertatuan eta Ikastoletako Irakaskuntza Kontzertatuan Bilboko ikastetxeetako ordezkari sindikalen arabera.
3. Atala8. art. Ikastetxe publikoetako administrazio eta zerbitzuetako langilegoaren ordezkaria Udal Eskola kontseiluan, Bilboko Udaleko Enpresa Komiteak proposatuko du.
Udaleko hauteskunde sindikaletan Hauteskunde mahai ezberdindua balego, ordezkaria izendatzeko hauteskunde mahai horretako emaitzak baino ez lirateke kontutan hartuko.
9. art. Barrutiko Eskola kontseilu bakoitzeko administrazio eta zerbitzuetarako langilegoaren ordezkariak Udaleko Enpresa komiteak izendatuko ditu berau osatzen duten erakundeen artetik eta Hont sistemaren arabera, 8 ordezkariak bete arte.
5. Atala10. art. Irakaskuntza kontzertatutako titularren ordezkaria beraien erakundeek proposatuko dute, duten errepresentagarritasunaren arabera, Errepresentagarritasuna erakunde bakoitzaren kide diren ikastetxe zenbakiaren araberakoa izango da.
6. Atala11. art. Udal Eskola Kontseilurako P.A.T./C.O.P.-en ordezkaria era bateratuan proposatua izango da Udalerriko P.A.T./C.O.P.-eko zuzendari guztiek sinatutako akordioaren bidez.
12. art. Barrutiko Eskola Kontseiluetako P.A.T./C.O.P.-en ordezkariak, iharduera eremua Udal barrutiarekin bat etorriz duten P.A.T./C.O.P.-ek izendatuko dituzte eta bikoiztasuna gertatu ezkero, P.A.T./C.O.P. ezberdinen arteko akordioaren bidez.
7. Atala13. art. Udal Eskola Kontseiluko hezkuntza administrazioaren ordezkaria Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzak izendatuko du.
14. art. Barrutiko Eskola Kontseilu bakoitzeko Hezkuntza Ikuskaritzaren ordezkaria Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzak izendatuko du, iharduteko eremua dagokien udal barrutiarekin bat etorriz duten ikuskarien artetik.